Aurkezpena

LANDAOLA Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioa da.
Gipuzkoako eskualdeen landa garapenaren alde lan egiten duten 6 landa
garapen elkarteek osatzen dute: Behemendi (Donostialdea – Bidasoa), Deba Garaia (Debagoiena), Debemen (Debabarrena), Goimen (Goierri), Tolomendi (Tolosaldea) eta Urkome (Urola Kosta).


Misioa:

Baserritar, landa eremuko beste eragile eta administrazio desberdinen artean, Lurraldean Landa Garapen estrategia amankomunak sustatzea.

Helburuak:

  1. Gipuzkoako 6 Landa Garapen Elkarteen Koordinazioa.
  2. Lurralde mailako proiektu eta zerbitzu amankomunak dinamizatu, landu edo/eta gauzatu.
  3. Lurralde mailan, Landa eremuko erreferentzizko erakundea izatea.
  4. Lurralde mailan Berrikuntza sustatzea.
  5. Landa Garapeneko proiektu, eredu, prozesu interesgarri eta eredugarrien Prospekzio lanak egitea.
  6. Lurraldez gaindiko beste erakundeekin, elkarlana sustatzea.
  7. Landa eremua eta bertako biztanlegoa babestea.

Funtzioak:

  • Lurralde mailako Urteko gestio plana lantzea eta garatzea.
  • Lurralde eta lurraldez gaindiko komunikazioa.
  • Proiektuak gauzatzeko Finantziazio iturri ezberdinak aztertzea.
  • Lurralde mailako 1.go sektoreko Mahaia dinamizatzea.
  • Landa eremuko beste eragileen arteko saretze lana.
  • Landa eremuko beharrak jaso/detektatu eta administrazio ezberdinetako estrategiak garatzeko zubi lana egitea.
  • Elkarteekin, eragile sozial eta sektorekoekin, udalekin… lurralde mailako proiektuak gauzatzea.

Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Informazioa

Behemendi

Ibaiondo Polígonos 27, 2.solairua 2 7- bulegoa
20120 Hernani (GIPUZKOA)

943490219

behemendi@behemendi.eus

Deba Garaia

Urteaga Kalea, 21
20570 Bergara (Gipuzkoa)

943762547

debagaraia@debagaraia.eus

Debemen

Nafarroa enparantza 1 -2o
20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

943744067

debemen@debemen.eus

Goimen

Barrio Olaeta 6
20247 Zaldibia (Gipuzkoa)

943161244

goimen@goimen.eus

Tolomendi

Nafarroa etobidea, 6
20400 TOLOSA (Gipuzkoa)

943655097

tolomendi@tolomendi.eus

Urkome

Plaza Nagusia 11,1. solairua, 5 bulegoa
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

943816500

urkome@urkome.eus


LANDAGUNE

Legez, landa-garapenaren arloan eskumenak dituzten eragileak (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, HAZI fundazioa eta Landa Garapen Elkarteak) batzen dituen Gipuzkoako lurralde mahaia da Landagune.

Une jakin batzuetan, landu behar den gaiaren arabera eta partaideek hala adosten badute, beste eragile batzuengana ere ireki dakieke parte-hartzea.

Helburuak:

Lurralde mahaiak honako helburu nagusiak ditu:

  1. Lurralde mailako kudeaketa Plan komun bat egitea, gauzatzea, jarraipena egitea eta baloratzea. Mahaiak urtero egin beharreko jarduerak jasoko dituena, erantzukizunak, epeak, bidaia, aurrekontuak…

  2. LGEek, Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin dituzten lankidetza -hitzarmenak urtero berrikustea, errealitatera doitzeko eta administrazioen arteko ikuspegi bateratu eta koherentea lortzeko.

  3. Informazioa partekatzea (norabide anitzekoa):
    • Eskualdez gaindiko administrazioek jarraibide espezifikoak jakinaraztea.
    • LGE-ek beharrizan/arazo espezifikoak jakinaraztea.

  4. Baterako ikaskuntza eta bateratze lana:
    • Partaide bakoitzak proiektu interesgarriak (eskualdekoak, eskualdez gaindikoak, beste lurralde batzuetakoak) elkarrekin partekatu, inspirazio gisa balio dezaten edo erakundeen arteko lankidetza lortzeko.
    • Mahaietako kideek partekatutako jardunaldi eta ikastaroak antolatzea.
    • Bisita teknikoak.

  5. Erabakiak hartzea: Lurralde mahaiko kideei eragiten dieten erabakiak hartzeko eta eztabaidatzeko foroa, tramiteak arintzeko eta epeak azkartzeko.


MENEKO

EAEko LANDA GARAPEN ELKARTEEN Federazioa da.
Guztira hiru lurraldeetako 18 Landa Garapen Elkarteek osatzen dugu MENEKO:
Araban: Añana, Arabako Errioxa, Lautada, Mairuelegorreta, Izki eta Zabaia.
Bizkaian: Enkarterrialde, Gorbeialde, Jata Ondo, Lea-Artibai, Urkiola eta Urremendi.
Gipuzkoan: Behemendi, Deba Garaia, Debemen, Goimen, Tolomendi eta Urkome.
Federazioaren helburuen artean Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean jasotzen direnak daude ondorengo hauekin batera:

–  Administrazio ezberdinak sentzibilizatu, baliabide endogenoen erabilera optimizatzeko landa garapen integratzaile baten alde.

–  Landa garapenaren arloan dagoen informazioa bildu eta zabaldu bazkideen artean, gauzatu daitezken proiektu edota ekimen amankomunetan zetratuaz.

–  Landa garapenaren arloan esperientziak eta esku hartzeko metodologiak trukatu bazkideen artean.

–  Aldi berean, aukera berdintasuna eta justizia soziala bezelako baloreak eta eredu sozial zein ekonomikoa sustatzea bilatzen dituzten garapenerako programetan parte hartu eta garatu.

–  Garapenerako lankidetza.

–  Kolaboratu Euskadiko landa eremuetako garapenerako programetan eta kudeaketa planetan.

–  Administrazio publikoek landa-eremuak garatzeko sustatu edota onartutako programa eta planen kudeaketetan kolaboratu horrela eskatzen zaionean, horretarako izenpetzen diren Hitzarmenetan ezarritako baldintzetan.


MENDINET

MENDINET landa eremuen garapenaren aurrerapenerako elkartea irabazi asmorik gabeko entitatea da eta EAEko toki ekintzako taldea (TET). MENDINET da LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeaz arduratzen den entitatea, eta ardura hori 2016-2020 denboraldian ez ezik aurreko bietan ere izan du, LEADER + 2002-2007 eta LEADER 2007-2013 denboraldietan alegia. Euskadiko landa garapenerako 18 elkarteek eta HAZI Fundazioak osatzen dute.

MENDINETetik aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu LEADER zonan landa garapeneko proiektu bat martxan jarri nahi duten pertsona fisikoei eta juridikoei, pribatuei nahiz publikoei. Horretarako, zure Landa Garapeneko Elkartearekin harremanetan jarri baino ez duzu egin behar.


LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Olaeta auzoa, 6 - Goizane Zentroa - Zaldibia 20247
landaola@landaola.eus