Nola parte hartu

Sormen lehiaketa honetan parte hartu nahi duten Gipuzkoako emakumeek, euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage…) eta euskarri grafiko honi loturiko hausnarketa-testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte, “landa emakumeak eta bizikidetza” gaia oinarri harturik. Horretarako, landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartu beharko dute, bizikidetzaren maila ezberdinak kontuan hartuz: landa eremuko biztanleen artekoa, bertan bizi diren profil ezberdinetako pertsonen artekoa… baita bertan bizi ez arren inguruaren erakargarri tasunagatik herri edo hiriguneetatik gerturatzen direnen eta gune hori bizitoki eta lantoki dutenen artekoa ere.

Aurkeztutako euskarri grafikoa argazki bat ez den kasuan ere, sortutako euskarriaren (marrazki, collage, eskultura…) argazki bat aurkeztu edo igo beharko da web-orrira. Horrez gain, sortutako euskarri honen inguruko azalpen edo deskribapen testu bat (euskarrian jasotzen dena zer den, zer sinbolizatzen duen, nola sortu den edo ze material baliatu diren azalduz, esaterako) gehitu ahal izango da.

Euskarri grafikoa zein hausnarketa testua, biak dira garrantzitsuak eta biak baloratuko dira maila berean. Lehiaketan parte hartzeko aukera irailaren 6an ireki eta urriaren 15a arte (zehazki, eguerdiko 12:00ak arte) eta doakoa izango da. Esan bezala, Gipuzkoan erroldatutako emakume orok parte har dezake, eta adinaren araberako honako kategoriak bereiziko dira:

· 25 urtetik beherakoak
· 25-55 urte artekoak
· 55 urtetik gorakoak

Izen-ematea on-line egingo da webgune honetan jasotzen den izen-emate orriaren bitartez.

Oinarriak eta bete beharreko baldintzak

Hona hemen parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta aurkeztutako lanek bete beharrekoak:

Euskarri grafikoek (argazkiek eta sortutako bestelako euskarriak ikusten diren argazkiek) bete beharreko baldintza teknikoak:

· Pisua: 10 Mb (gehienez)
· Irudiaren extensioa/formatua: (jpg., pdf., tiff.).
· Neurriak: Din A3 (29,7cm x 42cm) Horizontala zein bertikala
· Kalitatea: 300ppp

Hausnarketa testuek bete beharreko baldintza teknikoak:

• Hausnarketek gehienez 200 hitz eta gutxienez 50 hitzeko luzera izango dute.
• Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu ahal izango dira.

Azalpen testuek bete beharreko baldintza teknikoak (aukerazkoa):

· Gehienez 100 hitzeko luzera izango dute. Sortutako euskarri grafikoaren deskribapen edo azalpen bat egin ahal izango da.
· Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu ahal izango dira.

Bete beharreko bestelako baldintza batzuk

· Gipuzkoan erroldatutako emakumeek parte hartu ahal izango dute.
· Izen ematea bakarka, bikoteka edo talde edo elkarte baten izenean egin liteke.
· Lehiaketara ezingo da aurkeztu beste lehiaketa batean saritua izan den lanik.
· Ez dira onartuko testu/iruditeri sexistak.
· Epaimahaikideek aipatutako hiru adin t arteetako lehen hiru postuetako sariak erabakiko dituzte, azaldutako irizpideak kontuan hartuta.
· Behar duten maila ez badaukate lanek, sariren bat eman gabe gelditu daiteke.
· Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak izango dira.
· Saritua izanez gero, egilea bideoan agertzera konprometitzen da.
· Erakusketa bat antolatuko da parte hartzaileen lanekin.
· Sarituen berri webgunean eta antolakuntzatik egoki ikusiko litezkeen beste bide/kanal batzuetan emango da.
· Sariak abenduan (aurrerago zehaztuko da e guna) banatuko dira, bideoaren estreinaldi eta erakusketaren irekieraren egun berean.
· Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren egilea eta arduraduna dela. LANDAOLAK oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunik ez dute bere gain hartuko.
· Lehiaketan parte hartzeak egileak oinarriak onartzen dituela esan nahi du.
· Emango diren datuak LANDAOLAK kudeatuko ditu, eta “landa Emakumeak Gara” proiekturako soilik baliatuko dira.