PRIBATASUN POLITIKA

PRIBATASUN POLITIKA

LANDAOLA erabat konprometituta dago izaera pertsonaleko datuen babeserako espainiar eta europar legediak agintzen dituen arauak betetzeko, eta ezarritako betebeharrak osotasunean betetzea bermatzen du, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Legeak (LOPD) eta Europar Batasunaren 2016/679 Datuen Babeserako Araudi Orokorrak (RGPD) agintzen dituzten segurtasun neurriak ezartzeko ere bai.
LANDAOLA erabiltzaileen esku jartzen du datu pertsonalen trataerarako erakundearen Pribatutasun-Politika hau, hauek hurrengo atalei buruzko informazioa emanez:
Tratamendu arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak.
Tratatutako datuak, helburuak eta epeak edo hauen gordetze irizpideak.
Tratamenduaren oinarri juridikoa.
Zure datu pertsonalen jasotzaileak.
Erabiltzaile orori dagozkion eskubideak eta hauek bideratzeko prozedura.
TRATAMENDU ARDURADUNA
Nortasuna: GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
IFK: G75062398
Posta helbidea: Alkiza Plaza, 3. 20494 Alkiza (Gipuzkoa)
Harremanetarako posta elektronikoa: landaemakumeak@landaola.eus

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA
Parte-hartzaileen datu pertsonalen tratamendua:
a. Zein helburu dugu zure datu pertsonalak tratatzeko?

LANDAOLAn, antolatutako lehiaketetako parte-hartzaileek ematen diguten informazioa lantzen dugu, helburu hauekin:

Antolatutako lehiaketen kudeatze eta administrazioa.
Izena eman duten pertsonen kontrola eramatea.
Baimena ematen badu, “Landa Emakumeak Gara” proiektuarekin lotutako jarduerak eta ekitaldiak jakinarazteko datu-base bat sortzea.
Baimena eman badu, saritutako pertsonek bideoa egitea (eta zabaltzea).
Baimena eman badu, identifikazio-datuak LANDAOLAren webgunean edo erakundeak egokitzat jotzen dituen komunikabideetan argitaratzea.
Sare sozialetan parte hartzea. LANDAOLAk antolatutako jarduera eta klaseetan parte hartzearen ondorioz, haren irudiak (argazkiak, grabazioak) lortu ahal izango lirateke. Baimena ematen baduzu, gizarte-komunikabideetan zabaldu ahal izango da, web-orri korporatiboa eta Facebook barne, jarduerari publizitatea emateko helburu bakarrarekin.

b. Legitimazioa
Bere datuak tratatzeko legezko oinarria ikaslearen edo, horrela badagokio bere legezko ordezkariaren esanbidezko baimena eta kontratatutako zerbitzua emateko ezinbesteko trataera.

c. Jasotzaileak
Irudiak tratatzeko baimena eman badiguzu, zure datuak ere zabaldu ahal izango dira, erakundearen argitalpenak eta komunikazio-bideak erabilita.

d. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Zuk emandako datu pertsonalak gordeko ditugu zerbitzua emateko beharrezkoa den bitartean. Hau amaitzen denean datuak gordeko ditugu legez beharrezkoa bada.

Boto emaileen datu pertsonalen tratamendua:
a. Zein helburu dugu zure datu pertsonalak tratatzeko?

LANDAOLAn, lehiaketarako boto-emaileek ematen diguten informazioa landuko dugu, helburu hauekin:
Egindako lehiaketarako bozketen kudeaketa.
Inskribatu den proiekturako jarduerekin eta ekitaldiekin zerikusia duten jakinarazpenei buruzko informazioa jasotzea, bai eta partaidetza-saioak egiteko gonbidapenak jasotzea ere.

b. Legitimazioa
Bere datuak tratatzeko legezko oinarria ikaslearen edo, horrela badagokio bere legezko ordezkariaren esanbidezko baimena eta kontratatutako zerbitzua emateko ezinbesteko trataera.

c. Jasotzaileak

Ez daude LANDAOLA ez den boto-emaileen datuei dagokien datuen bidalketarik.

d. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Zuk emandako datu pertsonalak gordeko ditugu zerbitzua emateko beharrezkoa den bitartean. Hau amaitzen denean datuak gordeko ditugu legez beharrezkoa bada.
Adin txikikoen arduradunen datu pertsonalen tratamendua:

a. zer helburu dugu zure datu pertsonalak tratatzeko?
LANDAOLAn adingabeek antolatutako lehiaketetan parte hartzeko senide edo arduradunen informazioa lantzen dugu, helburu hauekin:
Adingabeak lehiaketan izena ematea onartzea.
Lehiaketan parte hartzeko berariazko baimenak onartzea.

b. Legitimazioa
Bere datuak tratatzeko legezko oinarria ikaslearen edo, horrela badagokio bere legezko ordezkariaren esanbidezko baimena eta kontratatutako zerbitzua emateko ezinbesteko trataera.

c. Jasotzaileak

Ez daude LANDAOLA ez den adin txikikoen arduradunen datuei dagokien bidalketarik.

d. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonalak gordeko ditugu zerbitzua emateko beharrezkoa den bitartean. Hau amaitzen denean datuak gordeko ditugu legez beharrezkoa bada.

AUTOMATIZATUTAKO ERABAKIAK, PROFILAK ETA LOGIKA APLIKATU?

Ez da aurreikusten inoiz erabaki automatizatuetan oinarritutako erabakirik.

ESKUBIDEAK

Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak du eskubidea LANDAOLA-k berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez jakiteko.

Era berean, Datuen Babeserako Araudi Orokorrak aurreikusten duen moduan, jakinarazten dizugu hurrengo eskubideak dituzula:

Zure datuetara heldu: Eskubidea duzu zure datuetara heldu eta jakiteko zure zein datu pertsonal tratatzen ditugun.

Zure datuen zuzentze edo ezabatzea eskatu: Zenbaitetan, guk tratatzen ditugun zure datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea duzu edo, baita ezabatzea eskatzeko ere, beste batzuen artean, jaso zireneko helburua betetzeko beharrezko ez direnean.

Zure datuen trataeraren mugatzea eskatu: Zenbaitetan Zure datuen trataeraren mugatzea eskatzeko eskubidea duzu, kasu honetan jakinarazten dizugu bakar-bakarrik gordeko ditugula erreklamazioak egiteko edo hauetatik defendatzeko Datuen Babeserako Araudi Orokorrak aurreikusten duen moduan.

Zure datuen eramangarritasunera: Zenbaitetan, Zuri dagozkizun eta guri emandako datu pertsonalak jaso eta beste trataera arduradun bati emateko eskubidea izango duzu. Hauek izaera egituratu, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikoa izango dute.

Zure datuen trataerari uko egin: Zenbaitetan eta zure egoera bereziari lotuta, trataerari uko egiteko eskubidea izango duzu, kasu honetan trataera utziko genuke legezko ezinbesteko arrazoiak tarteko ez badira edo erreklamazioak egiteko edo hauetatik defendatzeko izan ezik.

Noiz erantzungo diogu zure eskaerari?

Zure eskaerari lehenbailehen erantzungo diogu eta, edozein kasutan, zure eskaera jaso eta hilabeteko epean. Epe hori bi hilabetez luza daiteke beharrezkoa izatekotan, kontuan hartuta zailtasuna eta eskaera kopurua.
Arduradunak interesatuari prorrogaren berri emango dio lehen hilabetean.
Baimena kentzeko eskubidea duzu?
Interesatuak edozein unetan baimena kentzeko eskubidea du, honek inongo eraginik izango ez duelarik izango kendu aurretiaz emandako baimenean oinarritutako trataeraren zilegitasunean.
Nora jo eskubideak bidaltzeko?
Eskubide onartuak baliatzeko, interesatua hurrengo posta elektroniko bitartez jar daiteke harremanetan: landaemakumeak@landaola.eus edo idatzia bidaliz LANDAOLA-ri Trataera Arduradunaz lehenengo atalean adierazitako helbidean.
Erreklamatzeko eskubidea duzu?
Bai. Zure eskubideak baliatzeko ahaleginean espero zenuena lortu ez baduzu, erreklamazioa egiteko eskubidea duzu kontrol aginte nazionalean, horretarako Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo behar duzu. www.agpd.es.

DATUEN KATEGORIA

Tratazen diren datuen kategoriak, hauek dira:
Nortasun datuak
Posta edo helbide elektronikoak
Bereziki babestutako datuak: ez dira tratatzen.