Sariak

Lehiaketan parte hartzen dutenen artean, euskarri grafiko eta hausnarketa testu arrakastatsuenak hautatuko dira epaimahai eta publikoaren bidez. Zehazki, honako sari hauek banatuko dira:

Epaimahai bidez hautatutako sariak:

25 urte azpikoetan

· 1. Saria: 600 euro
· 2. Saria: 450 euro
· 3. Saria: 300 euro

25-55 urte artekoetan

· 1. Saria: 600 euro
· 2. Saria: 450 euro
· 3. Saria: 300 euro

55 urtetik gorakoetan

· 1. Saria: 600 euro
· 2. Saria: 450 euro
· 3. Saria: 300 euro


Epaimahiak honako irizpide hauek izango ditu kontuan lanik arrakastatsuenak hautatzerako orduan:

· Lehiaketaren ardatza den gaiarekiko lotura, bai euskarri grafikoari eta baita hausnarketa testuari dagokionez ere.
· Loturaz gain, aurkeztutako lanek landu nahi den gaiaren inguruan eragiten duten gogoetaren nolakotasuna (originala, inspiragarria edo sakona den, besteak beste).
· Aurkeztutako lanek genero ikuspegia kontuan izan eta genero rol edo logika heteropatriarkalak agerian utzi edo zalantzan jartzea.
· Epaimahikideek egoki ikusten dituzten beste batzuk.

Publikoaren saria:

Publikoak ere jasotzen diren argazki eta hausnarketa ezberdinen artean bozkatzeko aukera izango du helbide honetan. Publikoaren bozka bidez hautatua denak honako saria jasoko du:

· Bi lagunentzako gau bat eta gosaria, Gipuzkoako landetxe batean.

Bozka eman dutenen artean zozketa bidezko saria:

Bozka ematen duen publikoko jendearen artean ere, zozketa bat egingo da eta zortedun pertson(a/e)k honako saria jasoko du(te):

· Bertako produktuen saskia.

Oharra: ezingo dira sari bat baino gehiago aldi berean jaso.